Goizeko hamarrak eta urdailak dagokiena eskatzen ari dira apal. Giroa ospel dago eta Toñok gauza bakarra eskatzen du: euririk ez egitea. Eguraldiak, baina ez dio jaramonik egiten. Inork ez dio jaramonik egiten. Inor gutxiri inporta zaio Toñoren nondik norakorik. Goizeko hamarrak aldera astiro hurbiltzen zaion udaltzainen kotxea da interes apurra agertzen duen bakarra.
Toñok ez ikusiarena egiten du. Azken gauetan abaro izan duen bankua berea da. Kalea, berea da.
Lo-zaku mehea tolesten eta atontzen ari da. Udaltzainek zorrotz begiratzen dute, mehatxua darie begiradei.
Toñok, baina, ez die begiratu. Lo-zakua atontzen ari da. Ingurura begiratu du eta atzeko barandan kaio bat begira duela jabetu da.
Pribatua den ororako sasoi txarrak dira, nonbait.
Goizalde Landabaso
Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…
Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…
Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak que edita la…
Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…
Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…