Astiro doa Aldo. Batez ere bihurguneetan. Bi pisuko autobusak gobernatzea gauza latza da. Geltokirik geltoki aurpegi berari eusten dio. Ez dago aldaketarik. Robota dela pentsa lezake edonork.
Zenbaitetan berak ere robota dela pentsatzen du. Sentitzen eta begiratzen ez duen robota. Gaur goizean, baina, hotzak hartuta esnatu denean jakin du sentitzen duela. Sentitzen duela, eta badituela nekea eta sukar apurtxu bat ere bai.
Semaforo gorriaren geldiuneak zer pentsa eman dio. “Komuneko bonba eman dut?”… Ogirik gelditzen da?… Benetan hain gutxi gara?
Errepide zuzena hartu du, eta arineketan pasatu nahi luke, baina ezkerraldean aspaldi ikusten ez zuen auzokidea ikusi du. “Beñar!!” Oihukatu dio, eta astobusaren erritmoa mantsotu du. Beñarren aldera ailegatzerakon galgari eman dio, joan dadila denbora astiro.
Inork ez dio autobús gidariari ezer esan. Ez dira ausartzen. Gidaria bitartean lagunarekin ari da berbetan. Pozik bizi dela esan dio, eta ama ondo duela. Aita makalago baina ederto bebai. “Ta zu?? Zelan bizi zara alproja hori!”.
Ta hantxe eman dute hamar minutu luze, bizitzaren igaroa kontatzen kontagailua zeroan jarrita zegoenean.
Goizalde Landabaso
Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…
Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…
Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak que edita la…
Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…
Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…