erakutsi nahi dizut gaurko hitzekin.
Gorde malkoak
egutegiak ospelagoak direnerako.
Ahaztu berokirik gabeko hotzegiak diren hiriak.
Lehen ere badakigu elurtutako kaleetan
bidea egiten.
Nahi duenean azaltzen den
amorante ankerra besterik ez da langabezia,
baina ez kezkatu,
sasoi heltzean beti urmeltzen da negua.
Begira, postal eguzkitsu bat
idatziko dizut gaur.
Oraindik badugu ogia erosteko
eta gasa ordaintzeko adina,
eta farola nahikoa ere bai
malekoian elkarrekin ibiltzeko.
Ez gara galduko zenbaki gorrien geografian.
Hauxe da Gari Berasaluze idazleak kaleratu berri duen liburua. Enarak heldu dira izena eman dio liburuari, eta berarekin batera musika CD-a ere kaleratu dute. Musika eta hitzak uztartzen dituen egitasmoa da, beraz, Enarak itzuli dira. Serge izenarekin sinatzen du Sergio Ruiz Gonzalez-Txabarri, Eraso taldeko kide zena, eta berarekin batera gauzatu du Berasaluzek egitasmo hau. Gari Berasaluze Zarautzen jaio zen 1975an. 1999an kaleratu zuen bere lehenengo poema liburua Azaro urrunetako intifidak izenekoa, eta harrezkero dozena erditik gora liburu kaleratu ditu.
Goizalde Landabaso
Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…
Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…
Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak que edita la…
Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…
Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…