Maritxu. Beti doa txukun-txukun, baina azken aldiotan askoz dotoreago joan ohi da bulegora. Goizero, hamaiketan etena egiten du lanean, bere lankideek bezalaxe. Atzeko kaleko kafetegira joaten da. Lantokiko zaintzaileak konta diezazuke irten baino lehen ispilu handian atontzen duela bere ilea. Urduritasunari aurre egiteko keinua da; besteek erre dezaketen bezala.
Goizero, hamaiketan, zain izaten du lantokiko hirugarren pisuan lan egiten duen abokatua. Kafe bana, mahai gainekoa. Beti berdin, apurtu ezin daitekeen buklea dirudi. Maritxuk gehiago nahi du, asteburu lizuna ezkutuko lekuren batean, kandelapeko afaria, edozein ihesaldi. Baina abokatua ezkonduta dago, eta emaztearengandik bereiziko bada ere, oraindik ez du egin.
Kafetegira heldu da, eta hantxe dauka zain abokatua. Musu bi eman dizkio eta mahaian eseri da. Hirugarren pisuko abokatuak eskuak estutu dizkio. Maritxuk metalaren ertza sentitu du berehala. Giltz bat baino ez da.
Goizalde Landabaso
Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…
Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…
Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak que edita la…
Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…
Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…
View Comments