Categories: general

Erretratoak. Axun

Axun. “Zer?…Zer?…Zer?”.

Telefonoaren bestaldeko norbaitek ulergaitza den zerbait esan ei dio Axuni. Bere ahotsak nekea adierazten du, eta etsipen apur bat ere bai.

Zer diostazu?”.

Inkomunikazioa argia da. Inguruan dituen pertsonek ez entzunarena egiten dute, baina ezinezkoa da elkarrizketari muzin egitea.

Aritz, orain ez… orain izan behar da? Orain ezin dut”.

Sekreturen bat izango ote da? Alboen dituen emakume biek elkarri begiratu diote. Batek begi-keinua egin dio besteari, ordura arteko disimulu denak baztertuz.

Ze ordu da? Orain!!?? Ez naiz ailegatuko”.

Ingurukoen interesa gero eta handiagoa da. Sakeleko telefonoekin pasatzen da; ez duzu zertan interesik izan behar, ahots ozenarekin nahiko da, interesak osotasunean hartzen zaitu.

Nork dino hori? Gezurra da, ge-zu-rra, Aritz. Egin kasu neuri”.

Konfidantzarik ematen ote du Axunek? Defentsa jarrera dauka, esku bat gerrian eta bestea sakelekoan. Hankek, antzaren antzera, UVE bat egiten dute baina alderantziz.

Berdin zait, ez da ordua, eta berdin zait ordua bada ere”.

Alboko emakumeak, edukazio osoz, ahotsa beheratzeko eskatu dio. Axunek beste aldeko inkomunikazioari jaramon egitea nahiago izan du.

Ia… ia ulertzen didazun ze badirudi hizkuntza ezberdina darabilgula… ez, ezin dut, eta ez dut nahi… orain bai?”.

Alboko andrea lotsatu egin da, baina ez du etsi nahi. “Aizu, parkatu… hitz egin dezakezu bajuago?”. Axunek katu-maltzur aurpegia jarri eta goxo-goxo esan dio.

Ez, ezin dut”.

Goizalde Landabaso

Kike Martin

Share
Published by
Kike Martin
Tags: erretratuak

Recent Posts

Y se acabó una época, pomperos y pomperas

Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…

3 años ago

El concurso de Pompas de Papel del 27 de junio de 2021

Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…

3 años ago

Bodeguilla y cierre

Pompas de Papel ha cerrado este fin de semana del 26 y 27 de junio…

3 años ago

Las sardineras de Gotzone Butron y Kike Infame

Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak  que edita la…

3 años ago

El poema. Nicanor Parra, chileno

Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…

3 años ago

Andri Snaer Magnason, salvando el mundo desde Islandia

Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…

3 años ago