Categories: general

Erretratoak. Olga

Ez zaitu maite, esan dio lagunak Olgari. “Maiteko bazintu zurekin egongo litzateke eta ez auskalo non ezagutu duen panpoxiña horrekin”. Olgak helduleku bat behar du, itxaropen printza bat. “Baina whatsapak bidaltzen dizkit ordu txikietan“. Lagunak berehala suntsitu du bere azken esperantza-mamua. “Bai, papoxinatxuarekin txortan egin ondoren bidaltzen dizkizu. Eta?”.

Olgak lagunaren esanetan arrazoi sakonegiak aurkitu ditu. Komentzitu du. Arrazoi du. Maite balu berarekin legoke eta ez “panpoxiñagaz“. Olgak arrakala zabaltzen sentitu du bihotzean. Geldiezina den falla. Lurraren haustura. Hondorik gabeko troka.

Lagunaren hitz aspertua urrunetik entzuten du Olgak, baina berdin zaio. Ulertu du mezua. Lurra apurtzen denean eta arroilak sortzen direnean lurraren bat egitea ezinezko bilakatzen da.

Azken keinu bat, azken leihoa, itxaropenaren ahitzearen azken arnasbidea. “Kaixo Mikel. Kitto. Agur“.

Whatsappa bidali du Olgak, eta lurra amildegi bilakatu da.

Goizalde Landabaso

Kike Martin

Share
Published by
Kike Martin
Tags: erretratuak

Recent Posts

Y se acabó una época, pomperos y pomperas

Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…

3 años ago

El concurso de Pompas de Papel del 27 de junio de 2021

Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…

3 años ago

Bodeguilla y cierre

Pompas de Papel ha cerrado este fin de semana del 26 y 27 de junio…

3 años ago

Las sardineras de Gotzone Butron y Kike Infame

Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak  que edita la…

3 años ago

El poema. Nicanor Parra, chileno

Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…

3 años ago

Andri Snaer Magnason, salvando el mundo desde Islandia

Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…

3 años ago