Categories: general

Erretratoak. Paula

Bai, laztana. Metroan nago eta orain ezin dizut jaramon handirik egin. Irteterakoan deituko dizut”.

Igogailu-kideei begiratu die Paulak, baina hauek euren gauzatan dabiltza, bakoitza berean, eta ez diote (ustez) kasu handirik egin. Bere “laztanarekin” hitz egiten duen bitartean zazpigarren solairuan geldiunea egingo duen botoia sakatu du Paulak.

Metroan bai, Oraintxe hartu dut… ta non zaude zu… taberna batean?

Begirada batzuk elkar trukatu dituzte igogailu-kideek. Guztiek entzun dute hasieratik “metroan” dagoela baina  erratuta zegoelakoan ez diote garrantzirik eman… oraintsu arte.  Igogailu kideek isilik jarraitzen dute.

Ba ez nazazu itxaron ze metroa atzerapenarekin dator… markagailuak ATZERAPENA berba dakar eta ez dakigu besterik”.

Igogailua hirugarren pisuan geratu da eta Paula bazter batera joan da atzean zuen emakumea irten zedin. Emakume bat irten da eta gizonezko bat sartu. Igogailu-markagailuan ZORTZI zenbakia markatu du. Eta igotzen jarraitu du igogailuak.

Bai, laztana, Pope albaiteroarengana eraman behar duzu. Auskalo noiz konponduko da metroaren matxura”.

Sartu den azken igogailu-kidea harrituta geratu da, eta aurrean duen gizona begiratu du azalpen eskean. Zer esan dakioke, baina, zuk beste dakienari? Ezer gutxi.

Ahaleginduko naiz lehenbailehen etxeratzen, baina ez dago neure esku. Hau dena pasatzerakoan deituko dizut, baina ez nazazu itxaron… e!”.

Zazpigarrenera ailegatzerakoan atea zabaldu da. Paulak telefonoz bestaldekoa agurtu du, eta beste telefono bat atera du. Norbaiten telefono zenbakia markatu beste telefono horretan, eta laster batean berbetan  jarri da beste hurarekin.

Kaixo, laztana; Paula naiz. Zazpigarrenean dago, zein zen gelako zenbakia?”.

Goizalde Landabaso

Kike Martin

Share
Published by
Kike Martin
Tags: erretratuak

Recent Posts

Y se acabó una época, pomperos y pomperas

Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…

3 años ago

El concurso de Pompas de Papel del 27 de junio de 2021

Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…

3 años ago

Bodeguilla y cierre

Pompas de Papel ha cerrado este fin de semana del 26 y 27 de junio…

3 años ago

Las sardineras de Gotzone Butron y Kike Infame

Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak  que edita la…

3 años ago

El poema. Nicanor Parra, chileno

Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…

3 años ago

Andri Snaer Magnason, salvando el mundo desde Islandia

Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…

3 años ago