Leire. Leiho guztiak ez dira berdinak. Adreiluz egindako etxe honek 26 leiho ditu. Leirek bakarra begiratzen du. Gortina beige batzuk estaltzen dute barrua. Baina Leirek adi-adi begiratzen dio gortinak jausteko duen moduari, gelditu egoteko duen moldeari.
Leihoak zati bi ditu, zuriz margotutako egurrek egiten diote laukia leihoari. Kristal luzeak dira, alegia, norbait azalduko balitz hankak ezik beste gorputz dena agertuko luketela.
Leireren begiek klisk egiten dute hiru segunduro. Bere begietan begiratuz gero; gortina beige batzuk, gasaren tramankulua, adreiluak, eta erlaitz zikin bat ikusten dira.
Telefono batek jo du urrunean. Leirek praketako sakelekoa ikutu du, baina ez du hartu. Bat, bi eta hirugarreneko leihoa da Leireren jomugan dagoena. Bat-batean gortinak mugitu dira, eta esku batzuk azaldu dira. Leireren aurpegiera ez da aldatu. Begira jarraitzen du. Eskuen jabea agertu da. Uniformez jantzitako garbitzaile bat. Erratza astindu du erlaitzen kontra kolpetxuak emanaz. Leirek emakumea begiratzen du lehen leihoa begiratzen zuen bezala.
Laster aldendu da bistatik.
Baina leihoa…
…zabalik utzi du.
Goizalde Landabaso
Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…
Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…
Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak que edita la…
Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…
Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…