Euria ari du eta malenkoniak hartu du Gontzal… beste behin ere. Ura gustatzen zaio eta normalean ez du goibeltzen, baina gaur ez daki zer pasatu zaion. Agian gurutzatu zaion neskatila… beharbada zeru ilun hori… akaso galdu berri duen autobusa.
Tristurak ez du behar arrazoirik. Ez du behar azalpenik. Euri tanten gisara apurka apurka barruan sartzen zaizun sentimendu umela da.
Ezagun batekin egin du topo eta aurpegi txarra duela esan dio, “sasoi txarra, ala?”. Ezezkoa esan dio. Zer esango dio, ba? Euri tantak barru barrenak bustitzen sentitzen ari dela?
Seirak dira eta dagoeneko ilun da. Ilun du barrua. Ordu batzuk barru argituko du egunak, beste egun batek. Argituko al da bere barrua? Zenbat dirau tristuraren gauak? Poztuko du malluki sorta on batek, garagardo altsaziarrak edo txokolate beljiarrak?
Ez du atertzen. Seirak eta bost…
…Eta ez du atertzen.
Goizalde Landabaso
Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…
Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…
Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak que edita la…
Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…
Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…