Bere bizitzarekin aspertuta dago Sole. Ez du egunerokotasunetik at ezer egiten. Goizean erosketak egiten ditu, etxea garbitu, lagunekin kafea hartu, eta ostean, etxera bazkaria prestatzera joan.
Egunero gauza bera. Kexak etsipen zantzua dauka bere ahotsean “Gaur beste egun bat izango da”.
Badaki, jakin, kexatzeak ez diola ezer askorik emango. Ez berari.
Senarra beharretik bueltatu da. Betiko moduan. Betiko orduan. Etxea hutsik aurkitu du. Komuneko argia piztuta zegoen; Sukaldeko harrikoan gosariko tresnek gainezka egiten zuten; eta karraju erdian gomazko eskularruak botata zeuden.
“Sole!!!”, oihukatu du.
“Sole!!”, berriz ere.
Sole, baina, ez dago.
Etxeko telefonotik deitu dio emazteari. Ahots ezin hotzago batek erantzun dio. “Telefonoa itzalita edo koberturatik kanpo dago”.
Senarra behearen gainean jesarri da.
“Hau ez da beste egun bat izango”, pentsatu du.
Goizalde Landabaso
Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…
Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…
Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak que edita la…
Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…
Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…