Categories: euskadipoesía

El poema. Antonio Casado da Rocha, vasco

HAMNAVOE

Izena bikingoa du

Stromness badiak non

goizak erdaraz argitzen duen

kalatxorien erdal

hizkerarekin batera;

George Mackay Brown poetak

hitzekin margotu zuen bezala.

Euklideren argia

teilatuen tropel urdin

eta grisaren gainean.

Lezon edo Donibanen

itsasotik bezain gertu.

Irudien sutan nik ere

eskua jartzen dut atseginez

egun hori guretzat salbatzeko,

nahiz eta Hamnavoera ez naizen inoiz

iritsi ez bada paperezko ferry batez.

Elkarrekin gautzan bitartean

(berriz ere tiraderan koilaratxoak nola)

aldizka gauean zehar

kaiak itsasoa besarkatzen duen bezala

Hamnavoen babesten gara.

Hau Antonio Casado da Rocha idazle gipuzkoarrak idatzitako Islandiera ikasten poema liburuan agertutakoa da. Hamnanove izena du poemak. Hauxe da Antonio Casado Da Rochak kaleratu duen bigarren poesia liburua. Utriusque Vasconiae argitaletxearekin egin du. 2011an argitaletxe berarekin kaleratu zuen lehenengoz euskaraz poema liburu bat Esku Ezkerrak izenekoa. Idazleak Islandian egin zuen egonaldian hasi zen euskara ikasten. Eta poema hauek, Islandia garaikoak ekartzen ditu, tantaka, mara-mara jausten diren altxor txikiak bailira.

Goizalde Landabaso

 

Kike Martin

Share
Published by
Kike Martin
Tags: el poema

Recent Posts

Y se acabó una época, pomperos y pomperas

Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…

3 años ago

El concurso de Pompas de Papel del 27 de junio de 2021

Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…

3 años ago

Bodeguilla y cierre

Pompas de Papel ha cerrado este fin de semana del 26 y 27 de junio…

3 años ago

Las sardineras de Gotzone Butron y Kike Infame

Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak  que edita la…

3 años ago

El poema. Nicanor Parra, chileno

Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…

3 años ago

Andri Snaer Magnason, salvando el mundo desde Islandia

Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…

3 años ago