Categories: euskadipoesía

El poema. Karlos Santisteban, vasco

Urrundu egin zara ezkutuko bidetik

maiteen duzun ahanzturaren putzurantz

ur bizietatik ihesi,

baina ezin duzu errekaren indarra gelditu

bere uharriez kolpatu zaitu.

Betiko iraungo duzu,

itsasoa elikatzen duen min bustiak bezala,

garratz, guztiz egiazko,

izate benetako,

gailurrari emanak diren arimen gisan,

hausterre bihurtutako mendeak arbuiatuz.

Urrats bakoitzean itzulminaren zama daramazu,

behin eta berriz birsortzen zaizun aberriaren beruna,

espiritu ahaztezinen  desoseguzko oroipena,

ibili nahi ez duen

bihotz desorduz mindua.

Poema honek Bide Erratua izena du eta Karlos Santistebanek idatzi zuen Alberdaniak kaleratutako Oroimenaren larratzak liburuan. 1960an Karrantzako haranean jaiotako idazlea da Karlos Santisteban. 1983an Hitzak poema liburuarekin ekin zion literatur bideari. Harrezkero 50 bat liburu kaleratu ditu, genero gehienetan, baina batez ere, haur eta gazte literaturan jardun du. Poesian baditu zenbait lan kaleratuak. Eta sariak ere irabaziak ditu: Bilbo Hiria poesía saria, Irun Hiria poesía saria edota Ernestina de Champourcin saria. Esku artean dugun liburu honekin  Blas de Otero saria irabazi zuen.

Goizalde Landabaso

 

Kike Martin

Share
Published by
Kike Martin
Tags: el poema

Recent Posts

Y se acabó una época, pomperos y pomperas

Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…

3 años ago

El concurso de Pompas de Papel del 27 de junio de 2021

Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…

3 años ago

Bodeguilla y cierre

Pompas de Papel ha cerrado este fin de semana del 26 y 27 de junio…

3 años ago

Las sardineras de Gotzone Butron y Kike Infame

Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak  que edita la…

3 años ago

El poema. Nicanor Parra, chileno

Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…

3 años ago

Andri Snaer Magnason, salvando el mundo desde Islandia

Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…

3 años ago