Categories: euskadipoesía

El poema. Iñigo Astiz, vasco

Bada Argentinako torturatzaile ezagun bat

Eta bada hemen torturatu ezezagun sorta bat

Guztiak abizen berarekin sinatzen dutenak.

Motza eta polita, gure aita zenaren hitzetan,

Eta gero bi kolpetan ahoskatzen zuen, irmo,

Esateko modu hori beste azalpenik eman gabe.

Ez dakit zer unetan bereizten diren hala

Enbor genealogiko bakarreko adaxkak

Haize sasoietan elkar kolpatzera heltzeko,

Baina akaso halatsu dira gauzak gizaldi guztietan

Kain eta Abelen sasoietatik hasita honaino.

Gutxitan hautatzen du norberak bere leinua.

Toponimo baten lainotan galtzen da sorburua

Eta han arbaso urrun batzuek nekazari eskuz

Lotzen dituzte elkarrekin izuaren bi muturrak,

Inori ukatu gabe gau bateko platera eta ohantzea.

Gure abizena izena eman dio Iñigo Astizek bere poema honi. Kazetari eta idazle, Susa argitaletxearekin kaleratu berri du Analfabetoa, bere bigarren poema liburua. Ironia handia dago poemotan, bizitza begiratzeko modu kritikoa, kazetariaren zorroztasuna eta poetaren lirismoa. Liburu ederra da, gabeziak eta hutsuneak kontatzen dituena, eta amaieran poema luze eta profetikoa, Anari kantariaren abesti bat izan zitekeena. Tristea, umoretsua, kritikoa eta indartsua da Iñigo Astizek idatzitako azken poema liburua.

Goizalde Landabaso

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb
Tags: el poema

Recent Posts

Y se acabó una época, pomperos y pomperas

Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…

3 años ago

El concurso de Pompas de Papel del 27 de junio de 2021

Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…

3 años ago

Bodeguilla y cierre

Pompas de Papel ha cerrado este fin de semana del 26 y 27 de junio…

3 años ago

Las sardineras de Gotzone Butron y Kike Infame

Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak  que edita la…

3 años ago

El poema. Nicanor Parra, chileno

Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…

3 años ago

Andri Snaer Magnason, salvando el mundo desde Islandia

Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…

3 años ago