Arratoien,
Hautsaren,
Banpiroen kontra zainduko dut.
Beharko ditut pozoia,
Trapuak, taketak;
Beharko ditut umorea,
Kontzientzia, irudimena.
Baina nire neure etxea erne zainduko dut.
Izerdituko naiz,
Aldatuko da herria,
Ahaztuko zait helbidea,
Baina nire neure etxeak
Beti iraungo du
Argi, zabal, garbi.
Hauxe da Miren Agur Meabek idatzitako poema, Nire neure etxea du izena, eta Gabriel Arestiren Nire aitaren etxea gogorarazten digu, bai bere estrukturagaitik, baita bere izpirituagatik ere. Zerumugan izena du liburuak eta Ane Pikazaren ilustrazio ederrekin onduta dago. Elkar argitaletxeak kaleratu du. Bidaia proposamena da poema hauen bidez egileak egiten duena, bidaia iraganera, bidaia norberaren espazioetara, norberaren munduetara. Eta esan behar da bidaia oniriko honetan Ane Pikazaren ilustrazioak bikain egokitzen direla egilearen asmoetara.
Miren Agur Meabe Lekeitioko idazlea da, 1962an jaiotakoa, eta bide luzea urratua du literatura munduan. Genero ezberdineko lanak idatziak ditu eta sari mordotxoa irabazi du bere lanekin, tartean Euskadi Saria.
Goizalde Landabaso
Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…
Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…
Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak que edita la…
Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…
Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…