murtxikak, granadak;
azal leunekoak,
tolesturabakoak.
Angurriak, basaranak,
murtxikak, granadak;
gorputz betekoak,
haragi sendokoak.
Horrelakoak dira
ertzik ezagutzen ez duten
desiraz puztutako
fruta anoak.
Eta horrexegatik ez dituzte maite
gertu dutenek zahartzaroa,
haien presentziak
lauskitzen dielako
itzul ezinezko gaztaro naroa.
Hauxe da Oihane Zuberoa Garmendia Glariak idatzitako poema. Itzul ezinezko gaztaroa izena eman dio, eta bere lehenengo poema liburuan dago, Denon Artean argitaletxearekin kaleratu duen Bidaia (h)ariketak poema liburuan. Liburu honekin irabazi zuen Iruña Hiria 5.Nazioarteko Poesia Sariketa. Epaimahaikideek emandako epaian esan dute bere maila linguistikoa nabarmentzekoa dela, freskoa dela poema bilduma, baina aldi berean aberastua Grezia klasikoari egindako erreferentziekin. Oihane Zuberoa Garmendia Erronkarin jaio zen 1993an. Filosofia gradua ikasi zuen Donostian, eta Giza Zientzietako masterra Bartzelonan. Eta gaur egun Filosofiako irakasle da Bigarren Hezkuntzan.
Goizalde Landabaso
Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…
Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…
Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak que edita la…
Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…
Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…