Categories: estados unidospoesía

El poema. Edna Saint Vincent Millay, estadounidense

Entzun, umeok:

Aita hil da.

Haren beroki zaharrez egingo dizkizuet jakatxoak;

egingo dizkizuet prakatxoak

haren galtza zaharrez.

Egongo dira sakeletan gorde ohi zituen zenbait gauza,

giltzak eta xentimoak tabakoz estaliak;

danentzat xentimoak itsulapikoan sar ditzan;

Annerentzat giltzak

egin dezan hots polit bat.

Bizitzak jarraitu behar du

eta hildakoak ahaztu;

bizitzak jarraitu behar du,

gizon onak hil arren;

Anne, gosaria jan;

Dan, hartu botika;

Bizitzak jarraitu behar du;

Ahaztu zait zeren.

Erosta hauxe da poema honen izenburua. Edna Saint Vincent Millayk idatzi zuen, eta Ana Moralesek euskaratu du Kaierak bildumarako. Amerikako Estatu Batuetako poeta lirikoa izan zen, Maine estatuan jaioa eta New Yorken hil zen 58 urterekin. Bizia izan zuen bizitza. Pulitzer Poesia sari ospetsua jaso zuen 31 urterekin, horrelako saririk emakume gutxik irabazten zuenean irabazi ere. Narratiba idazten zuenean gaitzizena erabiltzen zuen: Nancy Boyd-en izena hain zuzen ere. Ezkontzeko eskariei muzin egin zien, gozatu zuen bizitza, ezagutu zuen hara-hona ibiltzea, bizitzea zer zen… eskaileretatik behera jausi zen egunean hil zen. Guretzat, niretzat behintzat, poeta ezezaguna izan da orain arte, eta Ana Moralesen itzulpenari  esker gozatzeko abagunea daukagu orain.

Goizalde Landabaso

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb
Tags: el poema

Recent Posts

Y se acabó una época, pomperos y pomperas

Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…

3 años ago

El concurso de Pompas de Papel del 27 de junio de 2021

Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…

3 años ago

Bodeguilla y cierre

Pompas de Papel ha cerrado este fin de semana del 26 y 27 de junio…

3 años ago

Las sardineras de Gotzone Butron y Kike Infame

Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak  que edita la…

3 años ago

El poema. Nicanor Parra, chileno

Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…

3 años ago

Andri Snaer Magnason, salvando el mundo desde Islandia

Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…

3 años ago