Categories: estados unidospoesía

El poema. Anne Sexton, estadounidense

Belauniko jaio nintzen agian,

Negu luzean eztulka,

Errukiaren musuaren zain,

Abiadak liluratuta.

Gauzek aurrera egin ahala, dena den,

Aise ikasi nuen eremu hesituaren

Eta isolamenduaren zentzua,

Enemak dakarren gasaren esannahia.

Bi edo hiru urte betetzerako ikasi nuen jada ez belaunikatzen,

Ez itxaroten,

Nire suak lurpean landatzen,

Panpinei soilik xuxurlatzen zaien lekuan,

Han,

Non haiek soilik diren lotarako etzaten,

Itsusi eta perfektu.

Jada hitz asko idatzi ditut,

Hainbat amodio aske utzi hainbat jenderentzat,

Eta beti izan nintzena izan naiz orobat:

Gehiegikeriaz, pasioz eta gutiziaz betetako emakume bat.

Haatik, alferrikakoa iruditzen zait ahalegina.

Ez diot, akaso, nire buruari ispuluan so egiten egunotan,

Begiztatzeko arratoi mozkor bat nirekin ezkutaketan?

Ez dut, akaso, gosea hain zorrotz sentitzen, non,

Nahiago bainuke hil, hari aurpegira begiratu baino?

Beste behin belaunikatu naiz,

Deskuidoan errukia baletor ere

Denboraren kondarretan.

Zigarroak, whiskia eta emakume benetan basatiak izena dauka Anne Sextonek idatzitako poemak honek. Anne Sexton 1928an Estatu Batuetako Massachusets estatuan jaio zen. Eta 46 urte zituela bere buruaz beste egin zuen. Joan den mendeko poeta onenetarikoa da Anne Sexton. Pulitzer Saria eskuratu zuen 1967an Live or die poema liburuagatik. Etorri handiko familia batean jaio zen, eta beti izan izan zen auzo aberatsetan. Literaturarekin izan zuen lehendabiziko hartu emana bere lehenengo alaba jaio osteko depresioari aurre egiteko izan zen. Bere poesia gordina da, barruko harrek eragindako mina eta ezinegona erakusten dituena. Poema liburu asko idatzi zituen, eta baita haur literaturarako zenbait lan.

Susa argitaletxeari esker, eta Harkaitz Cano idazleak egindako itzulpenari esker, Anne Sexton euskaraz irakur daiteke.

Goizalde Landabaso

Kike Martin

Share
Published by
Kike Martin
Tags: el poema

Recent Posts

Y se acabó una época, pomperos y pomperas

Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…

3 años ago

El concurso de Pompas de Papel del 27 de junio de 2021

Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…

3 años ago

Bodeguilla y cierre

Pompas de Papel ha cerrado este fin de semana del 26 y 27 de junio…

3 años ago

Las sardineras de Gotzone Butron y Kike Infame

Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak  que edita la…

3 años ago

El poema. Nicanor Parra, chileno

Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…

3 años ago

Andri Snaer Magnason, salvando el mundo desde Islandia

Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…

3 años ago