Categories: franciapoesía

El poema. Louis Aragon, francés

Igande edo astelehenean,

Gau goiz gauerdi nahiz eguerdian,

Infernu edo paradisuan,

Maitasunak ohi dira berdinak;

Hala erran nizun atzo bertan.

Lo eginen dugu elkarrekilan.

Atzo bertan eta berdin bihar,

Zu baitzaitut nire bide bakar.

Bihotza dut zure eskuetan.

Pilpiraz zurearen parean.

Giza aldiak iraun bitartean.

Lo eginen dugu elkarrekilan.

Maite izan zena izanen da.

Zerua goian gure izara

Estu zaitut nire besoetan

Hain zaitut maite non dardaretan,

Hasi bainaiz nahi artean.

Lo eginen dugu elkarrekilan.

Hauxe da Louis Aragon idazle frantsesak idatzitako poema, eta Poesia Kaierak bilduman agertzen dena. Itzultzailea Itziar Diez de Ultzurrun izan da. Parisen jaio zen 1897an eta 1982an hil zen hiriburu berean. Dadaismo mugimendutik ibili ostean Surrealismoaren sorreran parte hartu zuen. Erabat kritikoa izan zen intelektuala Aragon. Nazismoaren contra jardu zuen poeta frantsesen taldekoa izan zen. Maitasunaren gainean asko idatzitakoa izan zen Louis Aragon, eta Poesia Kaieretan egindako sailkapenean horietako asko ageri dira.

Goizalde Landabaso

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb
Tags: el poema

Recent Posts

Y se acabó una época, pomperos y pomperas

Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…

3 años ago

El concurso de Pompas de Papel del 27 de junio de 2021

Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…

3 años ago

Bodeguilla y cierre

Pompas de Papel ha cerrado este fin de semana del 26 y 27 de junio…

3 años ago

Las sardineras de Gotzone Butron y Kike Infame

Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak  que edita la…

3 años ago

El poema. Nicanor Parra, chileno

Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…

3 años ago

Andri Snaer Magnason, salvando el mundo desde Islandia

Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…

3 años ago