baina jaikitzen sumatu zaitudalako idatzi ez dudan poema.
Berriro gogoratu naiz
Zurichen elkarrekin igaro genuen lehen goizaz.
Nola esnatu ginen egunsentia urratu aurretik.
Noraezean une batez.
Beherantz,
ibairantz eta alde zaharrera ematen zuen balkoira atera ginen.
Hantxe biok,
Zutik,
hitzik esan gabe.
Biluzik.
Eguna argitu ahala ostertzari begira.
Hain hunkituta eta zoriontsu.
Norbaitek berton ipini izan bagintu bezala une hartantxe.
Hauxe da Raymond Carverrek idatzitako poema, Harkaitz Cano idazleak euskaratu duena Poesia kaierak bildumarako. Batez ere narratibagatik izan da ezagun Carver, baina poesiagintzan egindako lanak oso interesgarriak dira. Errealismo Zikina izenarekin ezagutu den mugimendu literarioan sartu izan dira bere lanak. Poemako istorioak ageri dira, eta bere garaiko bizitzaren isla bezala har litezke. Raymond Carver Amerikako Estatu Batuetan jaio zen 1938an eta 50 urterekin hil zen. Dozena erdi poema liburu idatzitakoa da.
Goizalde Landabaso
Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…
Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…
Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak que edita la…
Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…
Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…