Mexicon finkatutako euskal enpresariak

ANA AGIRRE, Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburua, Mexikon finkatutako 60en bat euskal enpresarirekin bildu da.

Bilera, martxoaren 13an, asteartez, goizeko 8:00etan egin da México hiriburuko hotel batetan. Bileran zehar Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak hurrengo urteetan jarraituko duen industria-politikari buruz hitz egin du Sailburuak, Nazioarteratze alorraz batik bat. Dena den, batzarraren helburu nagusia Mexikon ezarritako euskal enpresen egoera, esperientzia eta beharrak ezagutzea izan da..

Bileran parte hartu duten enpresak neurri desberdinetakoak eta sektore desberdinetakoak izan dira, besteak beste energia sektorekoak edota automozio sektorekoak.

Deja un comentario


A %d blogueros les gusta esto:

Confianza online