Zozketa: Elhuyar aldizkariak zientziaz gozatzeko aukera

Gure altxor geologikoen aitortza, basabizitzak liluratuta, hesteetako bakterioak, fantasiazko eraikinen matematika, Euskal Herriko karniboroak, ekonomia berdea, dieta orekatua eta berdea, Pirinioetako hartza…. hauek dira, besteak beste, oparitzen ditugun Elhuyar aldizkarietan agertzen diren gaiak.

elhuyarEta elkarrizketak: Jocelyn Bell-Burnell pulsarren aurkitzailea, Lurdes Herrasti Aranzadiko arkeologoa, Amaia Zurutuza Grapheneako zuzendari zientifikoa, Maribel Arriortua Euskadi ikerketa saria, Joseba Rios arkeologoa, Txema Pitarke, Elhuyarreko lehendakaria, Ken Buessler Fukushimako itsas isurien Ikertzailea, Kepa Altonaga zoologoa, Simon Singh zientzia-idazlea…

Hogei aldizkari oparituko ditugu gure entzuleen artean:  5 aldizkariren 4 bilduma. Zozketan parte hartu nahi baduzu, utz ezazu zure izena eta helbide elektronikoa edo bidali zure mezua lamecanicadelcaracol@eitb.com helbidera.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *