Inteligencia emocional

Adimen emozionala, zertaz ari gara, denak balio ote?

1360536707060Blog honetako partaide izaten hasi nintzenean idatzi behar izandako ezinbesteko post-arekin nator gaur. Eremu honetako ikertzailea naizen neurrian, argitu beharreko kontua dela uste dut, egunerokotasunaren barruan dagoen bitartean, nahastera bideratuta dagoen kontzeptua baita. Aurretik honen inguruan aritu diren kideak egon badira ere (Adriana Gabriela Pablo Cueva), teorikoki oinarri moduan bereiztea beharrezkoa suertatzen zitzaidan.

Adimen emozionalaren lehenengo pausuak 1985 urtean eman ziren, Wayne Leon Payne estatu batuarrak “A study of emotion: developing emotional intelligence” tesia aurkeztu zuenean. Hasiera batean terminoa sormenarekin batera agertzen zen, aldez aurretik ezarritakoarekin hausteko era bakarra baitzen.

Hemendik abiatuz, gaur egun ezagutzen ditugun korronte ezberdinak eraiki ziren, alde batetik gaitasun eredua eta bestetik, ezaugarri eredua edo eredu mixtoa. Gaitasun ereduaren lehenengoko autoreak Peter Salovey eta John D. Mayer (1990; 1997)  izan ziren, adimen emozionalari hurrengoko kontzeptualizazioa emanez:

“ Adimen emozionala emozioak zehazki jaso, ebaluatu eta adierazteko gaitasuna, pentsamendua errazten duten sentimenduak sortzeko gaitasuna, emozioak ulertu eta antolatzeko gaitasuna da, hazkunde emozional eta intelektuala sustatuz”.

Ezaugarrien ereduari edo eredu mixtoari dagokionez, Daniel Goleman izan zen bere bestseller famatuarekin (1995), beste bide bat ireki zuena.Hauen aburuz, adimen emozionala pertsonalitatearen ezaugarri egonkor bat da, informazioa prozesatzeko modua.

Behin hau argitu izana, hurrengoko galdera egin behar diogu gure buruari: Zelan ulertzen dugu adimen emozionala, formakuntza eta esperientziarekin garatu daitekeen gaitasun bat bezala ala pertsonalitatearen ezaugarri egonkor baten moduan?

Pertsonalki adimen emozionala gara daitekeen gaitasun baten moduan ulertzen dut, hortaz aparte, adinarekin korrelazio positibo bat daukala frogatuta dago, hau da, geroz eta helduagoa izan,geroz eta adimen emozionala handiagoa.

Zentzua ote dauka adimen emozionala ezaugarri egonkor baten moduan ulertzeak? Ez ote du horrek lanketa prozesua murrizten?

 

 

Erreferentziak

Leon Payne, W.(1985). A study of emotion: developing emotional intelligence. Tesis doctoral inédita. The union for experimenting colleges and universities.

Mayer, J. D. & Salovey, P. (1997). What is emotional intelligence? In P. Salovey & D. Sluyter (Eds.). Emotional development and emotional intelligence: implications for educators, 3-34. New York: Basic Books.

Salovey, P. & Mayer, J. D. (1990). Emotional intelligence. Imagination, Cognition, & Personality, 9, 185-211.

Goleman, D. (1995). Emotional intelligence. New York: Bantam Books.

 

 

 

 

 

 

 

Un pensamiento sobre “Adimen emozionala, zertaz ari gara, denak balio ote?

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Confianza online