Inteligencia emocional

ADIMEN EMOZIONALAREN OXIMOROIA: EMOZIOEN NEGATIBOTASUNA

 

 

corazón razónHitz potoloa izaten jarraitzen du, mundua begiratzeko modu bat bezala aurkezten dute askok eta sarri, gaizki ulertutakoa, adimen emozionala. Kontrajarri askotan murgilduta ibili den kontzeptua izan da, batez ere,  terminologikoki antagonikoak suposatzen ziren hitzen loturagatik. Tradizioak, arrazoi eta emozioen arteko banaketa bat ezartzen zuen bitartean, David Carusso ikertzaileak, hurrengo baieztapena ezarri zuen esparru honen lema lez:

“Adimen emozionala ez da adimenaren kontrakoa, ez da bihotzaren garaipena bihotz-buru borroka sendoan. Adimen emozionala, bion arteko lotura bakarra da”.

Adimen emozionala landu daitekela aldarrikatzen dugu zeharo eta horretan aritzen gara pausoka egunerokotasunean. Garatu daitekeela sinisten dugunok, hobekuntzarako bidean kokatzen gara ondorioz. Hala ere, bi korronte aurkitzen ditugu termino honen inguruan; batetik, nortasunaren parte dela defendatzen duena eta bestetik, gaitasun batetaz ari garela aldarrikatzen duena. Gaitasunaren baitan dago geroa, gaitasunaren abileziaz eraikitzen da biharamuna eta ez hermetiko mantentzen denaren baitan.

Hainbestetan entzuten den termino hau oximoroiz beteta dago, hau da, kontrajarriak diren terminoz osatua. Emozioen antzemate zuhurra goraipatzen da, hauen ulermen sakona bultzatu eta kudeaketa egokia burutzearen pautak jarraitu. Zera irakurrita eta sinistuta ere, emozioekiko elkarbizitza batetaz ari garela pentsa zezakeen batek. Hala bada, zergatik agertzen da emozio negatiboen terminoa sarri? Norbaiten falta somatzean tristezia agertzen denean, emozio negatiboa al da? Hutsuneaz jabetzen laguntzen gaituen emozio horrek, herrimina sentiaraztera eramaten gaituen horrek, negatiboaren etiketa merezi al du? Benetan negatibotzat har dezakegu sentitutako edozein sentimendu?

Aski ezaguna den Aristotelesen esaldiaren berreskurapenean ikus dezakegu koska, “edozeinen esku dago haserretzea, hori erraza da nolabait. Baina pertsona egokiarekin, neurri aproposean, mementu eta helburu onarekin egitea berriz ez”. Berez haserrea ez da negatibotasun kutsua ematen dion elementua kudeaketa desegokia baizik.

Ez nator emozio negatiboen esamoldearekin bat. Emozio eta negatibo hitzen loturan pentsatzean oximoroia datorkit burura. Egoera negatiboen korronteak eramaten gaitu sentitzen ditugunen emozioen etiketatze horretara edota sentimenduen ulermen ezak?

Milaka sentipen gozo sentiarazi ahalko genituzke aipatutako “emozio negatibo” horiei so eginez gero, gure buruari aukera ematea besterik ez da falta, aurreko egunean Javier Riañok esan bezala “Mundua aldatzearen prozesua, gure buruaren eraldaketarekin hasten da“…

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Confianza online