Erretratoak. Mikel eta Jennifer

Mikel eta Jennifer. Ez dute elkar ezagutzen eta aurrez-aurre daude metroan. Mikelek sakelekoa hartu eta deitzen hasi denean jo egin dio telefonoak Jenniferri. “Iepa”, esan du Mikelek. “Hola”, erantzun du Jenniferrek. Mikelek ez dio begiratzen Jeniferri, eta luze eta zabal dabilkio beste aldekoari. Arratsaldeko hitzorduaren gainean ari da. “Bale” esan du Jenniferrek, eta adi-adi jarraitzen dio telefonoaren bestaldekoan dagoenak esaten dionari. Ondo dabilen galdetu dio halako batean Mikelek. Halako batean, ere, baietz erantzun du Jeniferrek. Gero txanda aldatu da. Jeniffer da berba eta berba ari dena, eta Mikel, entzule pasiboa da. Jenifferrek lagun batekin duen afera kontatzen du, gaizki ulertzea izan dute lagun biek, antza, eta txarto pasatzen ari da. “Ya”, esan du Mikelek. Jennifer sutzen ari da, gero eta modu beroagoan azaltzen du aferaren kontua. “Lasai”, esan du Mikelek bestealdekoa lasaitu guran. Isiltasuna nagusitu da. Mikel isilik. Jennifer, isilik. “Beno, utziko zaitut”. Eta Jenniferrek goxo erantzun du. “Bale, muxu”. Mikelek moztu egin du telefonoa, eta Jenniferrek ere bai. Buruak goratu eta elkarri begira geratu dira.

Goizalde Landabaso

1 thought on “Erretratoak. Mikel eta Jennifer

  1. Pingback: Radio Euskadi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *