El poema. Nicanor Parra, chileno

Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez,

Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen apar pittin bat;

Zuhaitzak astintzen diren altzariak baizik ez direnez:

Ez dira aulkiak eta mahaiak betiko mugimenduan besterik.

Gu geu izakiak besterik ez garenez

(jainkoa bera jainko baino ez den gisan)

Entzun gaitzaten hitz egiten ez dugunez

Baizik eta besteak mintzo daitezen.

Eta oihartzuna berau sortzen duten ahotsak baino lehenagokoa da;

Kaos baten pozbidea ere ez dugunez–

Aharrausi egiten duen eta airez betetzen den lorategian,

Hil baino lehen ebatzi beharreko buru-hausgarri bat

Gero lasai asko berpiztu ahal izateko

Emakumea gehiegi erabili denean;

Infernuan ere zeru bat badenez,

Utzidazue niri ere gauza batzuk egiten:

 

Nik egin nahi dut zarata bat oinekin

Eta nahi dut nire arimak aurki dezan gorputza.

Hauxe da Nikanor Parra idazlearen poema bat. Bere izena, Piano solo bat, eta Garazi Arrula idazlea izan zen euskaratu zuena. Nikanor Parra txiletarra XX. Mendeko poeta handienetakoa da. 103 urte zituela hil zen, eta bere jardun literarioa oso luzea eta oparoa izan zen. Irabazi zituen sariak, idatzi izan dira tesiak eta ikerketak bere poemetan oinarrituak. Ehundaka olerki utzi zituen, eta euretako asko, benetan zoragarriak. Balio beza poema honek Nikanor Parrarengana hurbiltzeko.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *