Erretratoak. Paco

Paco. Jende gehiegi batu da itxaron gelan. Bakoitza berera doa. Lantzean behin albokoari begirada bizkorra botatzen diote. Orohar, baina; gora, behera, bazter batera eta bestera begiratzen du jendeak. Pacok, ez. Zuzenean begiratzen du hiru metro terdira duen emakumea. Mehatxu zantzuak aurkitu nahi dituenak aurkituko ditu, izan ere, eraso izugarria da bere begirada. Gorputzari begirada arina bota ostean, begietara begira-begira gelditu da. Emakumearen begiak aurkitu nahi ditu. Emakumeak, berriz, ez du begiratzen. Sentitu du mehatxua, sentitu du begirada, baina ez ikusiarena egin nahi du. Pacok begira jarraitzen du. Emakumeak une batez begiratu dio, “aizu, erasotzen ari zara, ez nazazu begiratu” esaten duen begiradarekin. Paco, baina, ez da jabetu. Edo ez du ikusi nahi izan. Mezpretxua ere ikus liteke begi biek sortzen duten begiradan. Emakumeak bigarrenez begiratu dio “Aski da” esan nahi duen begiradarekin. Pacok, hala ere, ez dio begirada kentzen. “Begirada iltzatuaren” adibide argia da. Emakumea gogaituta begira-begira gelditu zaio. Pacoren gorputzak, azkenean, atzerantz egin du. Eta begirada itxarongelaren atean pausatu, ostean.

Goizalde Landabaso

1 thought on “Erretratoak. Paco

  1. Pingback: Radio Euskadi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *