Erretratoak. Lupe

Lupe. Luperen zeruak gutxitan du lainorik. Luperen lurra bertokoa baino lehorragoa da koloreak, sarri, hautsezkoak dirudite. Lupek ez du bere doinua galdu, baina beste doinu batzuk ikasi behar izan ditu. Luperen azala ilunagoa da, hizkera bestelakoa da, eta usaimena murriztu zaio. Garai batean eguzkiaren 12 usain bereizteko gai zen. Dagoeneko galdu du gaitasun hori. Denbora luzean tristetu egiten zuen usaimenaren galerak. Azken boladan, baina, hodeiek ere hamaika usain dituztela jabetu da, eta bada gai, gutxienez BI bereizteko: kotoi harro itxura dutenen hodeiena, eta, euriaren osteko laino ilunena. Lupek lehen gehiago kantatzen zuen eta gehiago egiten zuen barre. Orain osterantzeko barreak ikasi ditu, eta kantatzeko ohiturari eusten dio auzoko abesbatzean. “Haurtxo polita” ikasten ari da. Lehenengoz entzun zuenean negar egin zuen. Orain abesti sentitzen da, eta zaintzen duen umeari sarri kantatzen dio. Umearen amak beste abesti batzuen diska oparitu dio, umeari kanta diezazkion, baina berak badaki umeak  “Haurtxo polita” duela maiteen.

Goizalde Landabaso

1 thought on “Erretratoak. Lupe

  1. Pingback: Radio Euskadi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *