Erretratoak. Santos

Santos. Zero azpitik gradu bakarra egon arren Santosek alkondara zuri-zuria zilborreraino darama zabalik. Praketatik sartu du alkondara muturrek ihes egin ez dezaten, eta gainetik amerikana beltza jantzi du. Gorri koloreko zapatekin, nahiko balu, klaké dantza zezakeen.  Ez du nahi, baina. Jende hilara luze honetan hotzik sentitzen ez duen bakarra da. Burua ozta-ozta estaltzen duten ilea zurixkak ondo gobernatuta ditu. Haize boladen beldur da, ordea. Horregatik lantzean behin eskua pasatzen du buru gainetik, gobernatutakoa gobernaturik segi dadin. Gizon abegitsua dirudi Santosek, eta izan bada… nahi duenean. Nahi ez duenetan bere baitan bizi den baldarra irteten da. Emakume adintsua hurbildu zaio, eta alkondara barruko bular iletsua ikusi ondoren hotz egiten duela esan dio. “Hau hotza”. Berari erantzun lizunen bat otu zaio, eta esan egin dio. “Nirekin erre nahi al duzu?”. Emakumea jende-ilaratik aldegin du. Santosek irribarre txikia egin dio hiru gizon-emakume aurrerago dagoen neskatilari. Honek ere ez du sumendirik nahi; Santosena ez behintzat.

Goizalde Landabaso

1 thought on “Erretratoak. Santos

  1. Pingback: Radio Euskadi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *