Erretratoak. Daniela

Daniela. Konpainia dauka gaur Danielak. Normalean bakarrik egoten da dendan dituen boltsoak zenbatzen. Aldegingo duten beldurrik ez du, baina denbora-pasa bezela egiten du. Goizeko lehen orduak bezero bakoak izaten dira, hor hasten da lehenengo zenbaketa. Gaurkoa, 32. Atzo 38 zituen hasieran, eta gaur 32. Aldea ez da handia, baina krisi sasoietan ona dela esaten dute. Berak sinistu egiten du, zertarako ez egin?

Erakusleiho ederra dauka Danielaren dendak. Astero aldatzen du. Aspertzen denean, normalean. Asteon ez du aldatu. Baina gaur, 32koan luze emango duen sentsazioa dauka. Senak diotso, gaur egun makala izango da. Asperdura luzeko lana da berea. Boltso denda bat. Nork esan behar zion unibertsitatean denda batean amaituko zuela? Baina kontuak horrelaxe daude, berak eguneroko erronka garbia dauka: Zenbakia beheratzea. Eta normalean egiten du. Eguraldi txarrarekin gehiago saltzen du. Eguzkiarekin, ordea, bezero galduren batek kapazoren bat edo erosten dio. Baina gutxi izaten dira.

Gaur euria da, eta hala ere Danielaren sena seinaleak bidaltzen ari da. Sartu den emakume batek esnarazi du. “Egun on” esan dio. “Egun on”, erantzun du Danielak. “Zorro gorri baten bila nator”. Danielaren sena okertu da. Laster zenbaketak 31 esango du.

Goizalde Landabaso

2 thoughts on “Erretratoak. Daniela

  1. Pingback: Radio Euskadi

  2. Pingback: Books Center

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *