Erretratoak. Luzia.

Luzia. Erosketa-gurdia bete-beteta darama. Ortuariak ikusten zaizkio, porru-buztana zehatz esanda. Metroko ate batetik sartu da, baina ez ei zaio bagoia gustatu eta bagoirik bagoi metro osoa zeharkatu du. Ezker-eskuman zituen aurpegiak ez ditu ikusi. Zeharkatu ditu bagoiak; laugarren bagoia, hirugarrena eta bigarrena. Lehenengoan aurkitu du gustuko txokoa eta bertan geratu da. Zutunik. Mutil bat altxatu eta bere jesarlekua eskaini dio. Baina Luziak ez du jesarri nahi. Nahiago du oin azpietan metroaren dardar-a sentitu. Orekari eustea ez da gauza erreza, gaztetan oso ona zen orekari eusten. Urteek, ordea, azpiak jan egiten dizkigute; eta oreka ere bai. Lehen biurguneak ez zituen sentitzen, baina orain, “Ai!!”, esan du gaztea, biurgune batean, gainera etorri zaionean. Geltokira heldu denean erosketa-gurdia hartu eta eskaileretara jo du. Igogailuan beste birekin egin du topo. Hiru segundu behar izan ditu gora heldu eta txartel-makinara heltzeko. Txartela pikatu egin behar da. zorroan eskua sartzerakoan konturatu da: ez dauka txartelik. Kartera zorrotzarrean galduta edo, ez du topatzen. zaio. Atera du barruko dena, eta kartera ez da azaltzen. Orduan gogoratu da, mutil gaztearekin eta biurgunearekin.

Goizalde Landabaso

1 thought on “Erretratoak. Luzia.

  1. Pingback: Radio Euskadi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *