Erretratoak. Silbio

Silbio. Maiteminduta dago Silbio. Maiteminduta dago eta ez daki zelan adierazi. Zelan adieraz Letiri. Nori eta Letiri, auzoko neskarik ederrenari. Ederrena, noski, edertzat dutenentzat, izan ere askok ederrena Ane dela esango baitute. Silbiok, baina, Leti maite du. Toñitoren sintetizadorea eta mikrofonoa eskuratu ditu eta plaza erdian kantari hasi zaio. Letiri. Aspaldi bertan bizi ez den Letiri. “No hay gitana más guapa en Bilbado que la Leti que me tiene namorau, lerelere lerelere, que me tiene namorau, la Leti de Bilbado”. Alferrik dabil Letik aspaldi aldegin baitzuen familiarekin. Silbiok, ordea, ez dauka azken informazio hori, eta kanta eta kanta dabilkio. Auzoko mozkorra azaldu zaion arte. “Leti ez da bizi hemen”. Silbiok hasieran ez entzunarena egin du eta kantatzeari ekin dio. Bigarrenez esan dionean hasi da sinesten. Mozkorrak azaldu dio joan egin zirela. Beste herri batera. Asmatzen ez dakien beste herri batera. Silbiok ez daki zer egin. Sintetizadorea eta mikrofonoa amatatu ditu. Belauniko jausi da lurrera, eta mozkorrari begira kantatzen hasi da. “LaLeti… LaLeti, la más guapa de Bilbado se ha llevau mi corazón… lerelere lerelere… se ha llevau mi corazón”.

Goizalde Landabaso

1 thought on “Erretratoak. Silbio

  1. Pingback: Radio Euskadi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *