Erretratoak. Naiara

Naiara. Goizetan musika maite du Naiarak. Egunaren hastea latza egiten zaio. Jagitzen denetik deseroso sentitzen da bere gorputzean, bere bizitzan, bere etxean, bere familian. Aspaldian galdu zuen sosegua musikak ematen dio. Berdin dio zer. Mozart, Aerosmith, Benito Lertxundi, The Clash edota Luis Miguel izan litezke. Kontua da belarrietatik sartzen zaion musikak munduaz babesten duela. Sikologoekin izana da, gurasoek ez zutelako alabaren jarrera ulertzen. Azkeneko sikologoak asmatu zuen: ez zaio mundu hau gustatzen. Ama haserretu zen, Aitak, aldiz, ulertu zuen. Berak ere ez baitu mundua maite. Naiarak orduan Aitari galdetu zion, genetikoa ote? Baina Aitak ez zuen erantzuten jakin. Unibertsitatera doa, injinieritza eskolara. Ez zaio gustatzen, baina azkarra da eta dagoeneko azkeneko ikasturtea du. Etorkizuna ez dago bere ajendan eta gero zer egingo duen ez daki. Gerorik ote dagoen ere ez. Lagun batzuekin musika talde bat sortu du, “destroyer”, horrek ez du erabat asebetetzen baina atsegin apur bat ematen dio. Berak teklatua jotzen du. Eta abesti batean biolina. Abestien letra batzuk ere idatzi ditu. “Kontuz bizitzarekin, samur datorkizunean bihotza hauts diezazuke; latzean, ordea, okerragoa da”. Maketa bat grabatuko du Naiarak taldearekin, eta agian Euskadi Gazteara bidaliko dute.

Goizalde Landabaso

1 thought on “Erretratoak. Naiara

  1. Pingback: Radio Euskadi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *