Erretratoak. Alex

Arduratuta dago Alex. Badu lankide bat atsegin duena. Ez du maite lankidea (berak bere neskalaguna maite baitu) baina lankidearekin konexio berezia lortu du, eta gutxitan pasatzen zaio. Egia esan, inoiz ez zaio pasatu.

Zinea gustatzen zaie biei. Neurri txikian ematen den zinea, alegia, laburmetraiak. Eta gustatzen zaion bateren bat aurkitzen duenean pasatu egiten dio lankideari. Amaiari. Amaia poztu egiten da. Izan ere, Amaiak Alex atsegin du. Baina ez du maite (berak mutilaguna maite baitu). Laburmetrai berezi asko ezagutarazi dizkio Alexek, eta izugarri eskertuta dago, izan ere, konexio berezia sentitzen du Alexekin. Ez da maitasun erromantikoa, ez da sexu erakarpena. Azal ezin dezakeen beste zerbait da.

Alex, arduratuta dago.

Pentsatu du Amaiak pentsa lezakeela berarekin maitemindu dela, edo zerbait sexuala nahi duela. Eta ez da hori. Eta Amaiarekin lortu duen konexio hain berezi eta hain ez-ohikoa ez luke galdu nahi. Bere inguruko inork ez duelako laburmetraiekin gozatzen.

Eta Amaiak bai.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *