Erretratoak. Karlos

Karlos. Sekula ez da supermerkatukoa ez den ilara batean egon. Behin Espainiako nortasun agiria eguneratu behar zuelarik hitzordua eskatu zuenez, ez zuen ilararik itxaron behar izan. Beharbada inoiz besteren bat gurutzatuko zitzaion bizitzan, baina izkin egiten aspaldi ikasi zuen Karlosek, eta hari ere egin zion.

Goizegi da, pentsatu du Karlosek, eta ez dauka goizeko desordu honekin zerikusirik. Ezta euri zirinarekin ere.

Goizegi da, baina ingurura begiratuta jabetu da besteentzat ere goizegi dela.

Karlosek, ingurukoek eskuetan daramatzaten paperak eta bereak ezberdinak direla ikusi du. Zorroko paperak atera ditu denak ote dauden ziurtatzeko.

Bai, denak daude.

Bada beste alderik ilaran daukan aurrekoekin. Ohituta moduan daude ilara honetara. Ez luke esango pozik daudenik, baina egokituta, bai. Berak, berriz, deserosotasuna baino ez du sentitzen.

Ilara guztiei muzin egitea lortu du, baina honek harrapatu egin du. Bizitza osoa ilarei bizkar ematen, eta azkenik ilarak jan du.

Goizegi da, pentsatu du Karlosek.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *