Erretratoak. Manolo

Sí, chata, te quiero”.

Deigarria egiten da kale erdian telefono kabina bat ikustea. Deigarriagoa,  pertsona batek erabiltzen duenean.

No te preocupes, amor, te quiero mucho”.

Manolok eten egin du komunikazioa. Eskegi du berba egiteko gailua eta kabina abandono gorrian utzi du. Aldegin duenean agerian gelditu da kablearen haustura. Hitz egiteko belarriratzen den gailua telefono-makinan dagokion lekuan dago. Azpian zintzilik, berriz, ebaki duten kablea. Manolo, baina, ez da jabetu eta irribarre zoriontsu batekin utzi du kabina. Bidea egiten hasi da gero. Erosketa boltsak daramatzan emakumea begira gelditu zaio.

Berak bai; berak ikusi du telefonoaren kablea etenda dagoela. Boltsen dilin-dalanekin Manoloren atzetik egin du emakumeak. Manolorengana ailegatzerakoan besotik oratu du. Manolok buelta egiterakoan zoriontasun irribarrearekin jarraitzen zuen.

Hain zen inbidiagarria zoriontasun hura. Hain zen mingarria.

Kabinako kablea apurtuta zegoen, moztuta”, esan dio emakumeak.

Manoloren irribarrea erantziko zuela pentsatzen zuen emakumeak, izan ere, zoriontasuna hain da gorrotagarria. Manolok ez ditu txikikeriak aintzat hartzen, eta irribarre zabalarekin erantzun dio emakumeari:

Bai, badakit”.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *