Erretratoak. Jesusa

Egunak gaua harrapatzear dagoela hirira heltzen da furgoi zurian. Astoak iraganean gelditu ziren, orain zaldietan ailegatzen da. Merkatuak mugimendu handia du, saltzaileen ordua da. Furgoia itxi eta merkatu aurreko tabernan sartu da.

Kaixo Jesusa! Hotza gaur, e”.

Tabernariak aspaldi ezagutzen du Jesusa. Badaki zer maite duen. Eta zer ez. Kafe esne bete basoa atera dio. Eta “kruasana!

2’10 euro utzi dio txanponetan tabernariari. “Agur, Tere”, esan dio eta hotzak hartu duen eremura irten da Jesusa. Furgoira heltzerakoan atzeko atea zabaldu, eta kutxak ateratzen hasi da. Letxugak, tomate batzuk, intxaurrak, patatak, madariak eta sagar marraskiloak.

Dozena erdi kutxa.

Amaitzerakoan giltzari eman dio atzeko atean.

Zerura begiratu du merkatura sartu orduko.

Ze ilun dator eguna”, pentsatu eta merkatu gunera sartu egin da.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *