Erretratoak. Ezagun bi

Ezagun bi.

Telefonoz berbetan ari da mutila.

Telefonoz berbetan ari da neska.

Ez dute elkar ikusi.

Euren artean ez dago distantzia handirik. Hiru, lau metro besterik ez. Mutilak ikusi du, eta bapatean zerbait piztu da.

Neskak telefonoz berbetan jarraitzen du. Gora begiratu duenean bere aurrean ikusi du mutila.

Zerbait piztu da bere baitan.

Bi-biak elkarri begira harrituta daude.

Belarrietara dituzte belarriak itsatsita, baina elkarrizketak bigarren mailako gertakizun bilakatu dira.

Aspaldiko sasoiak.

Mutilak moztu du deia.

Neskak moztu du deia.

Hurbildu dira.

Bat, bi, hiru, lau pausu.

Denbora ez da existitzen.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *