Erretratoak. Luisa

ERRESERBATUA.

Horrela dino taberna aurreko mahai gainak.

ERRESERBATUA kartela ikusi ostean berehala ikusten duzu atzean ezkutatzen den emakumea. Hirurogeita hamar urte inguruko emakumeak kafe-esne kikara eta gurin-bolloa ditu mahai gainean.

Mahai borobilaren ertzetan ditu kikara eta bolloa. Mahaiaren osterantzeko espazioa egunkariak betetzen du. Adi-adi irakurtzen du egunero egunkaria. Tarteka zurrustada txikia ematen dio kafe kikarari. Noiz behinkako haginkada ematen dio bolloari. Eta oso oso tarteka bollo zatia ematen dio txakur txikiari.

Txakurra bere oinetan du. Otzan. Esanekoa da Luisaren txakur txikia.

Tabernariak beste ezer behar ote duen galdetu dio Luisari. Ura eskatu dio. Eta beste bollo bat.

Lodituko zara!!” esan dio txantxati tabernariak.

Luisak hotz erantzun du:

Eta?

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *