Erretratoak. Dolores

Dolores.

Eguzkia. Beroa. Argia. Doministikua.

Leihotik sartzen den eguzkiak ez du berotzen. Lanpara argitsu bat dirudi. Alboko ohean dagoen emakumeak ez du deus ere esaten. Ez du deus ere sentitzen. Ez du deus ere agertzen.

Sartu zenetik mutu da. Ez dagoela esango luke Doloresek, baina badago.

Doloresek txirrina jo eta handik hamar minutu luzera erizain bat agertu da.

Zabalduko didazu leihoa, mesedez?”.

Erizainak ere kaleko airea nahi luke, eguzkia nahi luke, sator izateari utzi nahi lioke. Leihoa, baina, ez da zabaltzen. Eritetxe moderno eta intelijentea da.

Tenperatura egokia dago eritetxean eta zabalduz gero oreka apurtuko da”, erantzun dio.

Doloresek ez ditu eritetxearen arauak inoiz ulertu. Ze inporta du orekak? Zer da “tenperatura egokia”? Ze inporta dio mugitu egiten ez den ohe-auzokideari orekak… tenperaturak?

Erizainak beste edozein debeku apurtzeko eskariak entzun baino lehen aldegin du. Doloresek ez ditu persona batzuk ulertzen.

Erizainak aldegin eta ostean ohetik altxatzen ahalegindu da. Hasieran, itzelezko minarekin, baina behin minera ohituta, honek eragindako ezinezkotasunak desagertzen dira. Tatarrez heldu da leiho ertzera. Heldulekurik ez dagoela jabetu da eta kristalari kolpeka hasi da.

Ixo, ez dago irteerarik!! esan dio gelakideak.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *