Tractatus. El debut poético de Jule Goikoetxea

Zure buruaz beste egiten duzunean

Zentzuaren logikak agindu du.

Zure buruaz beste egiten ez duzunean

Biziraupen logikak irabazi du.

 

Zentzuaren logika nagusi balitz

Humanitatea ez litzateke existituko

Beraz eskerrak

Zor zaizkionak baino ez.

LIBRO.TractatusJule Goikoetxearen lehenengo poema liburua Tomasi eskainitako dago. Ez dakigu nor ote den Tomas. Badakigu hasierako berbetan aipatzen duela. Eta azkeneko hitzak, NON ZAUDE TOMAS, berarentzat direla.

Lehenengo poema liburu honetan esaldi bikainak aurkitu ditut: KOLONIZATUA DAUKAT IMAJINAZIOA… POBREZIA BESTERIK EKOIZTEN EZ DUEN MEKANISMOA DA KAPITALA… EZ NAIZ ZURE, EZ ZENUKE JAKINGO ZER EGIN HORRENBESTE DISIDENTZIAREKIN… edota, ORAIN ORDEA BALIO TAXOLOGIKORIK GABEKO ANIMALIA ZARA ZU ERE.

Onartu behar dut izan direla poema zenbait baten baino gehiagotan irakurri behar izan ditudanak, eta ulertu ez ditudanak ere bai. Eta akorduan izan dut aspaldiko literatura irakaslea; poemak disekzionatzen zituen berak, hoztasun ikaragarriarekin egiten zuen, laborategi bateko saguak bailira lez. Eta beti iruditzen zitzaidan zatiketa horretan, txikitasun horretan, poemak indarra galtzen zuela. Ez ditut disekzionatu.

Barra batean enkoadraturik

Disolbatzen da arratsaldea;

Argi mehe baten pean

Elkarrizketa merkez

Trago koma irri batetan.

Burutazio hordiek

Eskasiaren sen on batez

Mugitu gabe sahiesten dituzte

Absurdua, luxua eta arrazoia.

 

Asmo pildatsuek laguntzen dute

Arretarik ezean hazitako desioa,

Baina haur eszena hutsalez

Eta ardi aroko etorkizunaz

Gizendutako orainaldi honi kateatua da

Obrero eta exiliatuarena den

Gehiengoaren bizitza.

Ironia, mina, poza, desioa, sexua, musika, maitasuna eta bere hutsa; eta bere gabezia…

GUREA DENA LARRUZ ORDAINTZEN DA, esaten du esaldi ederretako batekin. Tractatus, Tomas Goikoetxeari eskainitako mundu bat.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *