Joan Mari Irigoien y la enfermedad

LIBRO Bi urtetako…Ez zenuen, ez, buruan zenuena egin,

Eta, hala ere,

Ez zara ez heroi ez beste inor baino gehiago sentitzen…

Ezta bere burua hiltzen duen

Gizaki ezdeus bat baino gehiago ere,

Ahuleziak norbera gainditu

Eta burua kemen apurrik gabe gelditzen denean,

Ez baitago errurik ez errudunik ez kordarkeriarik,

Eta mundo osoak baitu atsedenerako eskubidea

Baldintzak muturrekoak direnean.

Joan Mari Irigoien Altzan 1948an jaiotako idazlea da. Hamaika eleberri eta poesía liburu kaleratu ditu. Azkena, Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014), gordina da. Biluzia. Ezelango mugarik gabe idazleak kontatuko du bere gorputza hartu duen gaitzarena. Esklerosia. Berarekin bizitzen ikasi behar izan du, eta poema liburu hau elkar bizitza horren ibilbideaz aritzen da. Lehenengo zatian idazleak zer duen jakingo dugu; eta azalpen guztiekin irakurleak idazleak sentitutakoa jasoko du; izua eta zalantzak. Gero onarpena dator, eta azkenik, dagoenarekin bizitzeko apustua dator.

Ez da samurra liburua, izan ere, zehatz mehatz azaltzen ditu bere minak, bere ezintasunak, bere gabeziak. Eta irakurri ahala zuk ere ikusten duzu gaitzaren indarra, gaitzaren inbasio geldiezina.

Ez da erreza Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014) lana, baina ezin uka dakioke ausarta dela, eta argigarria ere bai. Elkar argitaletxearekin kaleratutako liburua da, esan bezala, poesia liburua, baina kontakizun modura irakur litekeen lana da.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *