El poema. Gema Lasarte, vasca

Amodioa, mundu guztiarekin egitea gustatzen zait,

porroa eta marihuana erretzea ere.FOTO Gema Lasarte 1

Norbaitek iraindu nahi baldin banau altxa dezala

behatza.

Ez baitut ene bekatuak alto oso alto esateko

bildurrik.

Orain altxa beza bere behatz lodia

ardaua barra barra edaten duenak,FOTO Gema Lasarte 2

andreari, beste batekin adarrak jartzen dizkionak,

eta igandero, astean gupidarik gabe egindako bekatuen

barkamena eskatzera elizara joaten denak.

Morala apurtzeko beldurra ala?

Poema hau Gema Lasarte idazleak egindakoa da. Amodio mundu guztiaren egitea gustatzen zait da eman dion izenburua. 1985ean Susa argitaletxearekin kaleratutako Hitz antzuen azokan poema liburuarekin du zerikusia. Beste zenbait, batez ere, emakumeri gertatu zaion bezala, liburu bakarra kaleratu ostean literaturaren beste bideetara pasatu zen. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle da gaur egun. 2011an Literatur Zientzietako doktore bihurtu zen Pertsonaia protagonista femeninoen ezaugarriak eta bilakaera Euskal narrativa garaikidean tesiarekin. Kazetaritza lanak ere egin izan ditu eta egun Literatura kritikak egiten ditu.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *