El poema. Mattin Aranburu, vasco

FOTO LekoreOhartzerako

Goiz batean esnatu eta ez gara jada geu izango.

Metamorfosia,

Eta zomorroa ez,

Gu geronen itzalak izango gara,

Edo are okerrago,

Gu geu izango gara itzalik gabe.

 

Eta zenbatetan itzala galtzen saiatu eta amore eman,

Eguzkitsu baita egun,

Eta ez naiz ni, ni eta nire itzala gara.

Sargori da hemen egunero.

 

Zer da ba itzala,

Gure gorputzaren soslaia ez bada.

Zer dira ba itzalak,

Gure izatearen ertzak ez badira.

 

Eta zenbatetan itzala galtzen saiatu eta amore eman,

Eguzkitsu baita egun,

Eta ez nauz ni, ni eta nire itzala gara.

Sargori da hemen egunero.

 

Kale kantoietan nabil esker eskuin

Itzala atzean noiz utziko eta

Irteerarik ez dute.

Akabatu da eta

Arnasestuka itzuli naiz paper honetara.

 

Sosegatuko bainaiz.

 

Gure Itzala, gure itzalak da poema honen titulua eta egilea Mattin Aranburu da. Poema hau eta beste zenbait Lekore izeneko aldizkarian aurkitu dugu. Aldizkari berria da, idazle gazte batzuk kaleratutakoa eta bertan denetarik dago: poesia, narrazioak, erreportaje txikiak, kondairak eta kontakizunak… Itu Bandak bultzatutakoa da, unibertsitatean ikasten ari diren gazte batzuk sortutako literatur banda, eta hauxe da euren lehenengo emaitza. Paperean. Izan ere, paperetik kanpo, sarean aurki ditzakezu bai Itu Banda eta baita eurak egindako literatur lanak ere bai. Durangoko azokarako atera zuten Lekore aldizkariaren zero zenbakia. Espero dezagun gehiago etorriko direla.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *