Erretratoak. Katu

Katu. Gaitzizena da, jakina. Inork ez baitio animalia-izena ematen seme edo alabari. Katuren gurasoek ere beste izen batez bataiatu zuten, baina ume-ume zela KATU esaten diote; baita gurasoek ere. Batzuk bere begiradari egozten diote, baina egia esan Katuk ez du katu-sorik. Beste batzuk, berriz, bere katuzaletasunarekin lotzen dute, baina Katuk beti gorrotatu izan ditu bere izen bereko animaliak. Esan izan da bere ibilkera ilunagatik izan litekeela, beti isilean agertzen delako. Baina Katu gauza asko izan liteke baina isila ez da. Zaratatsua, apatza eta on-hutsa da Katu. Katukeriatik gutxi du, katutasunetik, asko ez. Inguruan galdetu ezkero inork ez daki zergaitik eman zioten gaitzizen hori. Berak txantxetan aipatu izan du “lehoia okupatuta zegoelako” dela, baina berak ere ahaztua du izana eman dion izenaren genesi-a. Ofiziala eta burokratikoa den zeozer egin behar duenean baino ez du oroitzen berak Gorka izena duela. Errejistro Zibilera joan da izena aldatzera, eta esan diote animalia izenik ez dutela ametitzen, eta izen zerrenda izugarri luzea eman diote. Ofizialtasunik gabe bada ere, bera KATU baino ezin da izan.

Goizalde Landabaso

1 thought on “Erretratoak. Katu

  1. Pingback: Radio Euskadi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *