El poema. Josu Goikoetxea, vasco

Nola? Galdetu didazu.

Nola?

Eta haizeak ilea astindu dizu

galsoro ihartuari bezala.

Hogeita hamar urte dira lur hauek

poza eta

laborria urtzen zituen

aho gustu harekin

utzi genituenetik.

Nola? Oihukatu didazu.

Muinoaren gainean gaude,

gure aita-amena zen

etxaldeari so.

Beste batzuenak dira orain hango

otorduak, lorratzak,

hango piztien usaina,

artilezko jertseak,

askak,

tanga esne gordinez beteak,

gurutzeak,

lotsa

eta goizeko leia.

Nola? Erantzuna erregutu didazu.

Arreba, entzun:

kalkula ditzagun indarrak,

oreka dezagun begirada

eta orratz ditzagun ileak

bata bestearen ttuaz.

ilunabarra da, ordu aproposa.

Etorri, arreba, heldu sendo,

goazen galdu genuen hura

berreskuratzera.

Hauxe da Josu Goikoetxearen Muino izeneko poema, Elkar argitaletxearen eskutik kaleratu berri duen Zer luzea negu hau liburutik ateratakoa. Josu Goikoetxea Gernikan jaio zen 1974an. Bertso gai jartzaile moduan jardun du urte luzeetan eta gaur egun argitaletxe batean egiten du lan editore bezela. 90. hamarkadan Lubaki Banda literarioko kide izan zen: Harkaitz Cano, Xabier Gantzarain, Asier Serrano, Lierni Ibargutxi edo Mikel Reparazekin batera. Hauxe da bere lehenengo poema liburua.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *