El poema. Martin Etxeberria, vasco

Otzan faltsu guztiok

Alu bat daramagu bihotzean.

Ezpain txikiz,

Ezpain handiz,

Klitoriaren orratz-burua

Mingain puntan ezkutaturik.

Labirinto bat odolean,

Aizkora bikoitzaren

Muxuan mozorrotuta.

Dedalok ez zekien ondo

Zer egiten zuen

Pasifaek limurtu zuenean.

Zezen zuria amarru bat zen.

Mitoaren aparra.

Itsasoaren ipurdian isuritako

Hazia baino ez.

Gure mendekua,

Bizitza da.

Minotauroa izor da Martin Etxeberriak idatzi duen poemetako bat. Elkar argitaletxeak kaleratutako Winston liburua aurki genezake. Zarautzen jaio zen 1974an. Xabier anaia bikiarekin idatzi izan ditu zenbait literatur lan: Itxoidazu Cafe Passy-n, Ez dadila eguzkia sartu edota Arrain abisalak. Liburu hau, baina, bakarrik idatzitakoa da.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *