El poema. Idurre Eskisabel, vasca

Biluzik egongo naiz,

Zatoz zu ere biluzik

Laztanduko zaitut

Eskuekin

Ahoarekin,

Oinekin,

Gorputz osoz

Munduaren amaierara bidaiatuko dugu

Mila izerdik zipriztindutako

Milaka urteko

Gurdi karrankarian,

Dardara bakoitza arnasa berri

Irekiko natzaizu

Itsas hondoa bezala,

Salda amniotiko bakarrean urtzeko

Zatoz zu ere biluzik,

Beldur, nahi eta itxaropenak erantzita.

Poema hau Idurre Eskisabel kazetari eta irakasleak idatzi du eta Desira izena du. 1970ean jaio zen Beasainen eta Susa argitaletxearekin kaleratu du bere lehenengo poema liburua, Goseak janak. 82 poema dira lehenengo lan honek batu dituenak 4 zatitan banatua. Durangoko Azokara begira egongo den poema liburu berrietako bat izango da Idurre Eskisabelena.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *