El poema. Mikel Soto, vasco

Gauean

Nire parean lotan dagoen gorputza zara,

Nire baitan iratzarria dagoena,

Aldaka baten arnasketaren azal leunean

Loa eta loeza otzantzen dituena,

Ametsak desbridatzen dituena.

 

Kolpe batez,

Orainean bizi ditugun atzo guztiak esnatu dira,

Eta hain zara zu ni,

Zu izateko

Hainbeste behar izan nauzu,

Ni izateko hainbeste behar izan zaitut,

Zu zinen hori ez dudala ezagutzen,

Eta badakit nor naizen zu nire ondoan zaudelako,

Eta nor naizen dakidalako

Maite zaitut.

Hauxe da Mikel Sotok idatzitako eta kaleratu berri duen poema liburuan idatzitako Gaua esnatu da poema. Elkar argitaletxearekin kaleratu du Suak pizten direnean, poema liburu sakon, gogor eta bizia. Mikel Soto Iruñean jaio zen 1978an. Historian lizentziatua da, baina ezagunagoa da literatur munduan editore gisa, lan horretan izan baita azken urteotan, Txalaparta argitaletxean. Kaleratuak ditu beste zenbait liburu, baina ez fikzioaren inguruan. 24 urterekin, beste lagun batzuekin batera atxilotua izan zen, egin ez zuen terrorismo delitua egotzi zioten, eta urte bi eman zituen espetxean. Han bizi izandako esperientzietan oinarrituta idatzi ditu poemok.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *