El poema. Leire Bilbao, vasca

Gure amaren gorputza eraikin zahar bat da

Museo eta elizen ordutegian bisita daitekeena

Zuri-beltzezko argazkiz beterik

Behialako otordu usainez ondua.

Neuk ere balak jaurti dizkiot

Geziak eta harriak,

Matxitxakoko bouak bidali izan ditut haren gorputzera.

Eta barrura hausten diren etxeen antzo

Iraun du zutik.

Ez dut aterik gabeko

Etxe baten giltzarik nahi, ama.

Ez dut bizitoki garbiegi bat nahi.

Kresal eta itsas-belar usaina duen etxea desio dut

Arropak eta izarak esekitokian zintzilik dituena

Haizea dabilenean

Dantzan agurtuko bautenak.

Ez dut jakin zabalik zegoen atetik begiratzen, ama.

Hauxe da Leire Bilbao idazleak kaleatu berri duen liburua: Etxeko urak izena dauka, poema liburua da eta Susa argitaletxeareki kaleratu du. 1978an Ondarroan jaiotako idazlearen hirugarren poema liburua da, helduentzat idatzitako hirugarren poema liburua Ezkatak eta Scanner ostean. “Denok gara  erabat ezagutuko ez dugun ama baten seme-alabak” esaten du bere poemetako batean Leire Bilbaok. Amatasunaren gainean irakurriko dugu liburu honetan, amatasunaren mitoa erauntsiko du, amatasunaren minak eta zalantzak azalduko ditu. Azala ere aipatu behar dugu, urdinxka koloretan etxeko uretan igerian dabilen emakumezko baten gorputza. Maite Mutuberriak egindako azala da. Etxeko urak, Leire Bilbaoren azkena.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *