El poema. Lizar Begoña, vasca

Eskerrak

Atzerago eta atzerago

Geratzen doazen egun batzuk.

 

Eskerrak ahazten ditudan

Beste askoren eskutik doaz batzuetan.

 

Dena ahaztuko dut amaieran.

 

Eta nire eskuek ez diote zahartzeari utziko.

 

Badakit aldentzen noala egun guztietatik egunero.

 

Berandu da gauza batzuetarako,

Beste batzuetarako, ostera, goizegi.

 

Atzea handitzen eta aurrea txikitzen doaz.

Eta eskerrak idazten dudan aldi oro.

Zer nintzateke bestela?

Zer zinateke zu?

 

Eskerrak osasun kontuagatik bada ere,

Idazten dudan.

Hauxe da Lizar Begoñak idatzitako poema, Berandu da, Goizegi izena dauka eta Aro beilegia hartu du izenburu liburuak. Donostia Kulturak eta Balea Zuria argitaletxeak antolatutako poesia saria irabazi du, eta egia esan ustekabe ederra izan da emakume honek kaleratutako poema liburua. Sopelan jaio zen, Bizkaian, 1996an. Arte Ederrak ikasi zituen, eta Italiako Ravenna burutu zituen ikasketak. Poema liburua ausarta, deserosoa, heldua eta biluzia da alde askotan. Ispiluaren aurrean jarri eta ikusten duena adierazteko beldurrik ez dauka poetak, eta poemok ere oldartu egiten zaizkigu esku artean. Hauxe da sopelostarrak kaleratutako lehen liburua, eta gehiagoren gosez utzi digu, hortaz, ia hurrengoak honek beste ustekabe ematen digun.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *